XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Baina hori izugarrizko biraoa da ordea!- egin zuen oihu Ingalaterrako elizak.
- Ai, ai - esan zuen aita Victorrek atsegin.
Edozer emango nuke beren hizkuntzan mintzatzeko gauza izateagatik.
Pekatua garbitzen duen Ibaia!.
Eta zenbat denbora daramazue ibai horren bila?.
- A, egun asko.
Orain joan egin nahi dugu, eta bila hasi berriz.
Ez bait dago hemen.
- Bai - esan zuen aita Victorrek serio-serio.
Baina ezin duzu agure horrekin joan.
Bestelakok lirateke gauzak, Kim, soldadu baten semea ez bazina.
Esaiozu erregimendua arduratuko dela zutaz eta zure... zera, gizonik gizonena bezain jatorra bihurtuko zaitugula.
Esaiozu mirarietan sinesten badu, sinetsi behar duela....
- Ez dago horren sinesgarritasunaz baliatu beharrik - moztu zuen Bennettek.
- Ez naiz horrelakorik egiten ari.
Sinetsi behar du mutila hona etorri izana, bere erregimendura, Zezen Gorriaren bila, miraria dela nolabait.
Kontutan hartu, Bennett, horren aurka dauden aukerak.
Mutil hau, bakarra India osoan, eta gure erregimendua, beste guztien artean, maniobratan, eta elkartu egin dira!.
Ezagun du Patua izan dela.
Bai, esaiozu
Lamarengana jiratu zen; lama Mesopotamiaz hitzegin baliote bezalaxe zegoen.
- Esaten dute
Orain nik konforme nagoela egingo ditut itxurak, zeren, okerrenean ere, zugandik urrun egindako jatordu batzuk baino ez dira izango.
Gero ihes egingo dut eta bideari jarraituko diot Sahararunporeraino.
Hala bada, maisu, Kuluko emakume horrekin egon, eta ez apartatu ni etorri arte.
Zalantzarik gabe, Gerra eta gizon armatuena da nire zeinua.
Ikusi nola eman didaten ardoa edateko eta ohorezko ohe baten gainean eseri!.
Aitak gizon handia behar zuen izan.